XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PROKURADOREA.- Nahiago dut.

GORKA.- Hariari lotzeko, Piluts.

(Orai berriz prokuradoreari).

Patxi Jutanten askatzea eskatzen duen talde alternatibo baten partaide gara.

Patxik egin zuen hutsa...

Azpimarratzeko bakarrik, animatzen gaituen borontate ona.

GORKA.- Hutsa, justiziaren alderditik ikusiz noski.

Patxik egin zuen hutsa, hiriak onetsi manifestaldi batean izan zen eta poliziaren probokazione bati ihardespen zuzen gisa analisatu dugu.

Onorioz, Patxiren arrestatzeak beste ekintzak gero eta bortitzagoak eragin ditu, atxiloketa berriak ekarriz.

Bortizkeria sorgin gurpil honi geldi aldi baten emateko, oraiko elgarrizketa saiatze honen egitea deliberatu dugu, gutarik batzuek, hurbil zein urrunetik afera honen baretzeari lotuak direnak bisitatuz.

Aterabide sano baten esperantzan denen onetan.

PROKURADOREA.- Orroitarazi behar dizuet, Prokuradore bati mintzatzen ari zatzaizkiotela, bere etxean.

Bihar edo etzi aztertuko duen afera batetaz.

Saiatzen duzuela aintzin ikusmolde batekin ikus dezadan kasu hori eta ez beste bat.

Laburbiltzeko, zuen ekintza, diozuen bezala, korrupzio saiatze batentzat har dezaket.

PILUTS.- Ez, ez genuke nahi zinez, ez diru ixtoriorik gure artean.

PROKURADOREA.- Erran zaharrak ez dion bezala, diruak urrina baitu?

PILUTS.- Ez gaitezela kukugordeka josta, badakigu diruak urrina baduela bainan batzueri aski metatzen delarik (...)